SOTO BAT madrilen

Etxebizitza baten berrikuntza partziala, Madrilen,125 m²


Zer gertatzen da zure etxebizitza familiabakarrean sotoa saltoki handietako gaien trasteleku izugarri bihurtu denean? Mandatua itsas zabalean jaurtitako bengala baten antzera planteatu zen: berreskuratu egin behar ziren ahaztutako metro karratu horiek.

 

Lekua egokitu eta hezetasunak konpondu ostean, gehien atsegin dugun horri ekin genion: pentsatu, marraztu eta konponbideak proposatu. Sarreraren ondoko sotoa eta sukaldea guztiz aldatu genituen. Etxera sartzeko modua aldatu genuen; hasiera batean sarrera nagusia zena –korridore estu bat, sukaldearekiko paraleloa– armairuak dituen harrera gela zabaleko espazio bihurtu genuen. Sotoa, aldiz, estetika minimalista batez diseinatu zen, espazio garbi eta aseptiko bat lortzeko, non kolorea sotoaren bizitza berrirako programatu ziren aisialdiek emango baitzioten. Bata bestearen gainean pilatutako kaxak eta objektu ahaztuak biltzeko besterik ez zen espazioa familiaren aisialdirako eta gonbidatuekin festa klandestinoak egiteko espazio berria bilakatu da.



 

HOME     PROIEKTUAK     ZERBITZUAK     ABOUT     #bitarte BLOG     KONTAKTUA