Lan-egitura irekian dihardugun diziplina anitzeko estudio bat gara, eta lankide-sare zabal bat daukagu hainbat arlo betetzen duena: arkitektura, diseinua, interiorismoa eta paisajismoa. Sare horretako profesional bakoitza Bitarte mugiarazten duen engranajearen parte da.

 

Gure helburua da diseinu-ingurune global bat eskaintzea, baita behar den egitura, zure helburuak lortzen arrakasta izan dezazun.

 

 

Sheila Varas  I  Directora Creativa

linkedin.com/in/sheilavaras

Jarri gurekin harremanetan


Gure filosofia

Bitarte arkitektura eta interiorismo estudio bat da, eta sorburua Londres, Madril, Donostia, Hanoi eta Kopenhagen artean banatua du; pertsona, leku eta momentu on partekatuen artean. Testuinguru horretan garatu dugu espazio baten egitura, eta hortik abiatuta eskaintzen ditugu talentu sortzailean oinarritutako soluzioak.

 

Bitarteren sorrerak espiritu bihurri bat eta helburu zintzo bat ditu. Pausaguneko espazio bat gara, non hartzen dugun eraldatzeko eta sortzeko bultzada nahikoa. Horrela ulertzen dugu guk diseinu-prozesua; bizi-testuinguruak eta bizi-inguruneak zeharkako eta beharrezko bide batetik eralda ditzakeen jarduera baten moduan.

 

Gure filosofiak bi lekuren arteko istant hori irudikatzen du; gogoramena eta inspirazioa pizten dituena, eta, batez ere, antolatzen duena. Hori da Bitarte, bitarteko espazio bat, in-between, zirrikitu bat, engawa bat. Unerik garrantzitsuena eta funtsezkoena bi objektu edo lekuren arteko trantsizioan. Erdibideko espazio hori da –pausagunekoa, hutsartekoa– Bitarte elikatzen duen patxada-iturria eta hortik abiatzen da Bitarteren bultzada sortzailea. Bitarte gelditu, begiratu eta pentsatzeko espazio bat da.

Arkitektura + Interiorismoa

Arkitektura premia bat edo amets bat bereziki gauzatzen duen diziplina nobletzat daukagu. Gaur egungo joera nagusitzen ari zaio arkitektura tradizionalaren formatuari, eta Bitarten eremu profesional desberdinak elkarrekin lotzeko beharraren alde egiten dugu, ezagutza-ehun espezializatua eta konplexua sortzeko. Ezagutza horiek beteko baitituzte gizarte-, gizabanako- eta merkatu-beharrak, praktika profesionalaren eta ezagutza transbertsalaren bidez. Bitarten ezagutza batzen dugu.

Bitarte Diseinu-Estrategia

Bitarte Arquitectura + Comunicacion / ciudad y patios Work-Home / London Metropolitan University / architecture research / www.bitartearquitectura.com

Gure diseinu-estrategia paraleloan lantzen ditugun bi oinarritan funtsatzen da: arkitektura eta interiorismoa.

 

Bitarte diziplina anitzeko estudio bat da, egitura irekia eta transbertsala duena. Bitarten, komunikatzeko dugun bidea da hobekien egiten dakiguna: arkitektura eta diseinua. Komunikazio arkitektonikoa egiten dugu.

 

Disenua interakzio sozialeko prozesu bat da, eta, horregatik, Bitarten noranzko biko komunikazio arkitektonikoaren aldeko apustua egin dugu, noranzko bakarreko arkitektura tradizionalaren aldean. Bitarten, izan ere, pertsonengatik eta pertsonentzako diseinatzen dugu, eta interakzioa eragiten dugu, gauzak funtziona dezan. Gure komunikazio-kodea da diseinua. Interakzioa, dibertsifikazioa eta diziplinen arteko harreman transbertsala sortuz eskaintzen dugu arkitektura aberatsagoa, osatuagoa, interesgarriagoa, errealagoa eta premiazkoagoa.

 

Gure helburua da pertsonen, gizarte eta merkatu konplexu baten beharrak asetzea, eta, hortaz, arkitekturaren eta beste diziplinen arteko interakzioa eskaintzen dugu. Elkarren mendekotasun hori da desberdintzen gaituena, eta, horregatik, Bitartek lortzen duen  lan-emaitza berdingabea da.

Bitarte Arquitectura + Comunicacion / ciudad y patios Work-Home / London Metropolitan University / architecture research / www.bitartearquitectura.com


 

HOME     PROIEKTUAK     ZERBITZUAK     ABOUT     #bitarte BLOG     KONTAKTUA