UDARA ETA ITSASOAREN BISTAK

Etxebizitza baten berrikuntza, Biarritzen, 360 m²


Biarritzeko Carlton Hotela izandako eraikuntzan kokaturik, ikuspegiak itsasora, Grande Plage-ra eta Hôtel du Palais-ra begira duela, eraikin enblematiko horren barruan doa aurrera etxebizitza hau berritzeko proiektua.

 

Udarako familia-bizileku izateko pentsatua da eta etxebizitzaren zonalde bat bereizteko eta pribatutasuna emateko helburuz diseinatu da. Etxebizitza familiaren elkargunea da, baina lagunartean elkartzeko leku egoki bat ere bai. Horregatik, diseinuan saloitarako espazio zabalak antolatu dira, eta komun pribatuak logela bakoitzean.

 

Etxe honen helburu eta lehentasunak argiak dira: hondartza, surfa eta atsedena. Madrilgo familia honek oso argi dauka: Biarritz, leku lasaia eta sofistikatua; tenperatura atseginak ditu, eta Kantauri itsasora begira dago.



 

HOME     PROIEKTUAK     ZERBITZUAK     ABOUT     #bitarte BLOG     KONTAKTUA