DOTOREA ETA PAREGABEA

Villa Joly. Oporretarako etxea Biarritzen, 88m²


Biarritz hiri dotoreko Grande Plagetik metro gutxi batzuetara dagoen XIX. mendeko etxe hau barrutik eraberritu dugu.

 

Diseinuari Frantziako estilo klasikoaren eta itsasoaren kutsua emanez ekin genion. Logeletako zoruko jatorrizko haritz-egurra mantendu egin dugu, leheneratzeko hainbat tratamendu ezarri ondoren. Kontraste moduan, gainerako geletan zuriz tindatutako haritzaren aldeko aukera egin dugu, aldamenetako junturak artisau erara nabarmenduta. Zoladura berri hori luzetara jarri dugu egongelako zoruan, eta ontzigaina simulatzen duen morfologiari esker argi naturalaren norabidea jarraitzen du fatxadan kanpora.

 

Hiru metro eta erdiko altuera duten sabaietan jatorrizko moldurak eta eskaiolak berreskuratu dira. Pareten beheko aldea kolore argiz lakatutako artisau erako zurez jantzi dugu, eta goiko aldean oso bestelako kolore ezberdinak erabili dira etxebizitzako gela guztietan. Kolore eta testura dotoreak, eskuz margotutako papera, zetazko ukitua duten panelatuak, ispilu zahartuz egindako estaldurak, artisau erako azulejoak, letoizko erremateak, zur lakatuz egindako moldurak, antikuarioetatik ekarritako lanpara, aplike eta sarrailak.

 

Txoko bakoitzak zentzumenak suspertzen ditu. Diseinu-irizpide bakarrari jarraituz, gune bakoitza kolorez, testurez eta islaz jantzi da. Gela batetik besterako bidea hari bat bera, historia bat bera, jarraitzen duen aldaketa kromatikoa bihurtzen da. Gustu aparta duen bikote batentzako oporretarako etxea, Laura eta Javier.



 

HOME     PROIEKTUAK     ZERBITZUAK     ABOUT     #bitarte BLOG     KONTAKTUA